|
Iriaun
gaztelua Elosuagaztelu edo Gaztelu deituriko haitzaren goikaldean
kokatzen da (579 metro i.m.g.), Bergarako Elosua auzoaren Hego-ekialdean,
Azkoitiako mugatik oso gertu, bi komunikazio ardatzen ondoan.
Lehenengoa Deba eta Urola arroen artean zeharreko mendiko bidea
zen, abelbide gisa erabilia neguko eta udako larreen artean. Gipuzkoako
ibilbide luzeko lehenengoetako bide bat zela onartzen da. Bigarrenak
Deba eta Urola arroak lotzen zituen, Bergara eta Urola erdiko
bailararen artean. Azkoitiko hiribildu tituluan, 1324.ekoa, erregeak
behartzen zuen Arrasate eta Getariako kaiaren arteko garraioak
Urolako herri horretatik igarotzea, beraz, Elosuako bidea erabiltzea.
Elosun oraindik urtean behin egiten da Euskal Herriko mendiko
azokarik ezagunenetako bat.
|
Bertako
toponimoak eta aipamenak direla eta, gazteluari Iriaun ere esaten zaio,
deitura benetan interesgarria, eta baserri armarridun baten izena.
Rodrigo
Ximenez de Radak ez zuen aipatu gaztelu hau Gaztelako Alfontso
VIII.ak bereganatutakoen artean, 1200 urtean. Esteban Garibaik
baietz uste zuen erregearen kronikariaren Aussa, Elosua
hartuta. Dena den, urte horretan jadanik egongo zen eta interesgarria
da arrasatearraren ekarpena, idatzi zuenerako (1566) ezagutzen
baitzuen Elosuko gaztelua, cuyas ruinas se ven todavía
esaldia gehiturik.
Ziurrenik,
gazteluaren erabilera ez zen XVI. mendera iritsi eta Enrike
IV.aren aginduz 1457an suntsitu zutela esaten da. Geroagoko
agiri batean, 1487. urte ingurukoan, lur-sail batzuen mugei
buruzko epai batean, penna biva que está abaxo
del castillo de Yrianu, e desde la dicha penna, jakin
bazekiten eraikina zer zen.
|
|
|
Herritarren ustez, hainbat historialarik eta hiztegik jasota,
gotorlekuaren harria Elosuko eliza eraikitzeko erabili zen, baita
bi arro lotzen zituen galtzada ere. Garibaik aurriak aipu egin
bazituen ere 1566 baino lehen, Tolosan bildutako 1568ko Gipuzkoako
Batzar Nagusiak, maiatzaren 6.ko bilkuran, Bergarako eta Azkoitiko
alkateei behartzen zien Elosuko bidea konpontzera eta harriztatzera,
iraileko San Migel baino lehen, espetxeratze mehatxupean. Agindu
horrek oinarriak ematen dizkio herriko usteari, bidea gazteluaren
ondotik baitzihoan, oraindik nabaria den bezala.
Geroago hainbat alditan jasotzen da toponimoa gaztelu bera ezagutu
gabe. ...junto al termino que llaman el castillo hacia
la parte de la iglesia de San Andres jasotzen da, besteak
beste, Bergarako 1629ko udal erabaki batean.
|
XIX.
mendean ere aztarnak zeudela idazten zuten, Pascual Madozek bere hiztegian
esate baterako (1845-50): se ven ruinas edo ...del
que aun hay restos cerca de la indicada iglesia...
Elosuko eliza eta hilerritik gertu, zelai baten muturrean eta Urola
haranaren gainean Aipurutxo inguruan estutzen denean haitz ilun eta
luze bat dago. Horixe zen gazteluaren kokalekua. Gaur egun ez da horma
arrastorik geratzen baina bai gazteluaren kokapena hori zela erakusten
duten aztarnak, hala nola zutoinak jartzeko zuloak eta gizakiak eginiko
higatuak. 1999. urtean Mertxe Urteagaren zuzendaritzapean, eskuhartze
arkeologikoa egin zen aztarna horiek identifikatzearren. Emaitzak, gotorlekuak
topografia ondo aprobetxatuz bi barrutiz osatuta egongo zela, eta haitzaren
gainean egongo zirela eremu eta dorre nagusia izan ziren, harresia apur
beherago kokatuz.
Bibliografia osagarria:
- Barrena Osoro, Elena. Gipuzkoako komunikabideen historia.
Donostia, 1991.
- La fortaleza de Elosua. Arkeolan, 6 zenbakia (1999),
37-38.orr.
|